Nire "egunerokoa"...paranoiaz beterikoa...
|
| Manuales Oposiciones |
Diseñado por Studio.st
Online gracias a Bitacoras.com
Ostirala, 08 de abuztua de 2008
Ez da normala...badira hiru hilabete inguru Leire eta nire artekoa amaitu zela...badira hiru hilabete nire bizitzako etaparik zoragarrienetariko bati amaiera eman zitzaiola...baina hiru hilabete pasa diren arren, oraindik ezin dut ahaztu...ez dakit zergatik...ez dakit zer pasatzen zaidan...baina bera ikusitakoan beti etortzen zaizkit oroitzapenak burura...eta atzokoan bezala, beste batekin liatu dela jakitean mundua gainera erortzen zait oraindik...ez dut ezer ulertzen...
Hilabete daramat Lizarra Kanpinean lanean...eta pentsatzen nuen DOnostiatik urrun pasa beharreko hilabete honetan Leirerena ahaztea posible izango zela...baina badirudi ez dela horrela izan...eta ya ez dakit zer egin...hurrengo urratsa, Lizarrara ez, Etiopiara joatea da...urrunago...eta horrek ez badit laguntzen, ba sinceramente ez dakit zer egin beharko dudan...
Momentu txarretan sortzen zait nire bitakora kuttun eta maite honetan idazteko gogoa...nire barrenak hustutzeko bide bat baita...ya lo siento beti hain tristea izatea...
Atzo bukatu ziren Lizarrako jaiak (ez nahi bezala baina beno)...nire ustez inoiz izan ditudan Lizarrako jairik onenak izan dira...juerga eta juerga eta juerga eta juerga besterik ez dut egin...beno lana ahaztu gabe noski...gogorra da juergatik goizeko 7.30tan iritsi eta 8tan lanean sartzea...baina are gogorragoa da goizeko 6tan iritsi eta gurasoek karabana itxi ostean leihotik sartu behar izatea...baina beno...ez dut ligatu...que le vamos hacer...uste dut oraindik hautsi ez dudan pareta bat dudala aurrean aurrerapausoak ematea gakarazten didana...todo se pasara
Muxu handi bat
Oraitz
Diska bat:: MIlagrosi esker ezagututako Esne Beltza taldearen..."Made in Euskal Herria"...muy grandes...
Liburu bat: Xabier Montoiaren, "Denboraren Izerdia"...bikaina
Por: Geu | Eguneroko oraitzianoa | Comentarios (2) | Referencias (0)
Ostirala, 30 de maiatza de 2008
Ez hartu esanahirik txarrenean. Erreta nago bai, baina labearen erruz, erreta fisikoki, ez psikologikoki. Atzo hasi zen garagardo azoka, Intxaurrondokoa. Hamar egun gogor lan egin ondoren, atzorako dena prest geneukan eta abian jarri ginen. Lehenengo eguna izateko, halamoduzkoa izan zen, hasiera kaotikoa izan genuen, jendeak non lan egin behar zuen ez zekielako. baina beno aurrera egin genuen eta atzokoa ondo atera zen. Okerrena nik dudan gainkarga. Dena antolatzen aritu behar naiz egunero. Azkeneko bi egunetan, goizeko 8.30tan sartu naiz garberako karpan eta goizeko ordubatak arte egon naiz bertan. Ggogrra izango da aurtengo garagardo azoka niretzako. Erantzunkizuna daukat eta baita presioa ere. Zerbait gaizki aterako balitz, errudun sentituko nintzateke. Baina beno espero dezagun deus ere ez gertatzea eta dena ondo ateratzea (Gonzalez pilotaria bezala Lourdeseko amabirjinari errezatu diezaiogun)...Garagardo azokaz hizketan ari naizela, aipatu ditzadan nire jokalariak, fregadern ari dira lanean, baina primeran ari dira, benetan.
Gainontzean, hainbestean nabil. Leirerena ahaztu nahiean edo baina zaila dago gauza. Garagardo azokan dabil lanean eta kosat egiten zait bera hain gertu izan eta ezin laztantzea, ezin besarkatzea, ezin muxu bat ematea...badira ia hiru aste utzi genuenetik eta oraindik ere ez dut gainditu. Kostako zait, baina saiatuko naiz. Azkeneko saiakera egingo dut, ezkutuan edo. Gure erlazioa eman dugun bezala. Ea zer gertatzen den. badkit, asmilatua daukat, bera bezalako bt aurkitzea kostako zaidala. Noizbait akaso agertuko da, baina itxarotea besterik ez zait geratzen. baina leire ezin dut ahaztu, ezingo dut ahaztu.
Amaitzeko zer...gaur dudala azkeneko klase eguna Kazetaritzan...gaur da nire azkeneko eguna leioako Kanpus kutre honetan...ez ut ezer berezirik sentitzen, leher eginda nagoelako. Baina beno, ea zer moduz joaten zaizkidan azterketak eta ea lortzen dudan ekainaren 24ean kazetari izatea era ofiial batean.
Aste hoentan z dut uste tarte handirik izango dudanik hemen diazteko, azkenaldian bezala. Baina beno saiatuko naiz noizbait tartetxoa bilatu eta zuei idazten.
Muxu handi bat
Ondo izan
Oraitz
Por: Geu | Eguneroko oraitzianoa | Comentarios (1) | Referencias (0)
Ostirala, 23 de maiatza de 2008
Nire bizitzako unerik gogorrenean nago. Hori onartu beharra daukat eta hori dela eta ez dut idazteko gogorik ere. Barrenak hustutzeko negar egin dut eta negar asko egin ere. Ez nuen inoiz hainbeste sufritu maitasunarengatik...hau gertatu den arte. Bai-bai...Leire eta nire artekoa amaitu da. Berak hori ikusi diu, hori gertatu behar zela ikusi du, eta nik onartu beharra daukat. Ez dut besterik. Bizitzan aurrera begiratu beharra dago eta ez iraganean giltzaturik gelditu.
Baina beno...horretaz gain...gauza asko gertatu zaizkit azken egun hauetan...eta bat bera ere ez ona...beno bai...mirari. Milagrosek miraria egin zuen asteartean. Nire bizitzako unerik gogorrenetan irribarrea ateratzen jakin zuen, ondo jakin ere eta hori eskertzekoa da. Ez dakit noizbait jakingo dudana niregatik egindakoa eskertzen Mirari, benetan...gauza gehiegi egin dituzu jada...pena ezkontzarako bidean zaudela ya...
Eta zer gehiago esan...oraindik ere buelta ematerako bidean nago...oraindik ez nago ondo eta hori badakit...eta ez dut idazteko gogo handirik ere...soilik hemen sartu naiz zuei idatzeko eta oraindik ere bizirik nagoela jakinarazteko...egun gogorrak datoz gaurtik aurrera, garagardo azoka dela eta...aste honetan hasi gara muntai lanetan eta orain azoka hasten da, datorren ostegunean...pocas noticias tendreis de mi...baina ea zerbait idazten dizuedan...
Muxu handi bat
Ondo izan
Oraitz
Por: Geu | Eguneroko oraitzianoa | Comentarios (0) | Referencias (0)
Igandea, 11 de maiatza de 2008
Gaur gozatzea zer den jakin dut...orain dela ordu laurden inguru iritsi naizela etxera...ez dut juergarik egin, ezta egiteko asmorik ere...printzipioz buelta bat ematera ateratzekoa nintzen Xabirekin, baina azkenean, Lezon berandutu egin zait eta azkenean planik gabe geratu naiz...baina hori ondoren dator...planik gabe geratu ostean, zinemara joatea erabaki dut, zerbait interesgarria aurkitu ezkero...karteldegia begiratzen hasi eta "Un poco de chocolate" pelikula aurkitu dut...Unai Elorriagaren "SPrako Tranbia" eleberriaren filma...banuen filma ikusteko gogoa eta minutu batez bda ere pentsatu gabe, pelikula horretarako sarrera erosi dut...eta gozatu egin dut...eleberriarekin gozatu nuen bezala, gaur pelikularekin gozatu dut...ahal baduzue, eta liburua irakurri baduzue edo ez, joan zaitezte ikustera...hori bai, para gustos los colores, niri gustatutakoa ez du zergatik mundu guztiaren gustokoa izan behar...Lucas, nire bizitzako idolo bihurtu da...
Arratsaldean Lezoko Sagardo Egunean egon naiz panderoa jotzen, eszenatokiaren gainean, Julenen konpainiarekin...gure berbena taldearen proiektua gorpuzten doa...bai-bai-bai...yo lo veo...ez dakit zergatik baina uste dut etorkizuneko proiektu baten hastapenetan gaudela...gero ez garela inora iritsiko...baliteke...baina amestea librea da...
Bukatu baino lehen...mundua urrunago ikusten dut gaur, atzo baino...eskerrik asko...lagundu didazuenoi...
Muxu handi bat
Ondo izan
Oraitz
Por: Geu | Eguneroko oraitzianoa | Comentarios (1) | Referencias (0)
Ostirala, 09 de maiatza de 2008
Ez dakit zuek, baina nik txikitan oso gustoko nituen Asterixen komikiak, nire bizioetako bat ziren...ez dakit zenbat aldiz irakurri izango dudan Asterixen komiki bakoitza, serio...batzuk jakingo duzuen bezala, Asterix, galiako herri oso txiki batean bizi zen...erromatarren garaian, Galia erromatarren menpe zegoen, baina Asterixen herrixka ez...erromatarren erraso guztiei erantzuten zieten eta beti garaitzen zituzten...beldur bakarra zuten galiar hauek...zerua buru gainera jaustea...beldur hori zeukaten...hori bakarrik...
Ba nik oraintxe beldur bera dut...baina zerua ez, mundua gainera eroriko zaidanaren beldurra daukat...egoerak gain hartuko didanaren beldur...gauza gehiegi egin ditut urtean zehar edo sentsazio hori dut barruan eta uste dut nire gorputza, nire arima edo dena delakoak muga ikutu duela...muga aurkitu duela...ikasketak direla, saskibaloia dela, lana dela...baina beno aurrera aterako naiz...indarrak aterako ditut nonbaitetik...ez dakit nondik...baina aterako ditut...
Pertsona baten beharra dut...azken egunotan bera galtzeko beldurra izan dut nire barnean bueltaka...konturatu naiz hori ez nuela jasango...aurrekoan pasatutakoaren ondoren ez nago prest beste behin ihes egiten uzteko...beldur hori sortu zait, elkarrekin denbora gutxi pasatzen dugulako edo...baina erreflexionatzen, konturatu naiz, azken finean, aurreko erlazio bera izaten jarraitzen dugula...bost hilabetetan egon garen bezala gaude orain...soilik, bizitza normala hasi behar genuela eta nik agian berarekin denbora gehiago pasatzea espero nuen...baina beno...konturatu naiz nahiko pertsona paranoikoa naizela...
Gainontzean denak bere horretan jarraitzen...atzo nazionalismoaren inguruko aurkezpen bat egin genuen eta nik uste oso ondo egin genuela...ni behintzat sentsazio horrekin atera nintzen...eta gaur Luciak esan dit Amalurren elkarrizketan 7 bat dudala eta gainera gaurkotasun testean aurrena nintzela...beraz pozik amaitu dut goiza, bajoiak eman didan arte...
Muxu handi bat
Ondo izan
Oraitz
P.D: Milagros...horrelako testuak ondo?
Por: Geu | Eguneroko oraitzianoa | Comentarios (0) | Referencias (0)