Nire "egunerokoa"...paranoiaz beterikoa...
|
| Manuales Oposiciones |
Diseñado por Studio.st
Online gracias a Bitacoras.com
Larunbata, 22 de abendua de 2007
Atzo egun handia...atzo santo tomas...juerga handia...mozkorra ere handia...baina gaurkoan ajerik ez...
Ostiralero legez, atzo goizean irratira etorri nintzen lan egitera...iritsi eta Bruce Springsteenen kontzerturako sarrerak eskuratzen saiatu ostean...gosaltzera edo hamaiketakoa hartzera jaitsi ginen hamar terdietan edo...santo tomas zelarik, txitsorra genuen nagusi eta gainera dohainik...beraz behin hamaiketakoa egin ostean...lanera...berriro ere The Bossen sarrerak eskuratzen saiatu ostea...egunkariak irakurri eta lanean jarri nintzen...eskubaloi derbyaren inguruko kronika prestatu nuen...
Behin irratikoa amaitzean etxera joan nintzen baserritar jantziak jartzera...jantzi bitarte horretan..azkenean...4 ordu terdiren ondoren lortu nuen Bruce Springsteenen kontzerturako hiru sarrera eskuratzea...gero juergarako behin prest...donostiara festaz gozatzera...
Lehenengo eginbeharra bazkaltzea...horretarako aitaren gastronomi taldeak jartzen duen karpara...jende dexente zebilen...hori dela eta behin bazkalduta, laguntza ematen geratu nintzen, Borja nire bila noiz etorri zai...bila etorri eta Xabiren zai ibili ostean, alde zaharreruntz zuzendu genituen gure urratsak jaiaren erdigunera...
Fuerte hasi ginen, Xabi gure arraunlari maitea indartsu zebilelako...eta indartsu ibili ginen gaueko bederatziak arte...bueltaka alde zaharretik, tabernaz-taberna...basoa hutsik inoiz izan gabe...beti betea...bazpare, egarriz ez hiltzeko...
Ez nuen jende askorik ikusi, esan nahi dut ezaguna...nire juniorrekin egoteko aukera izan nuen...nahiko txintxo zebiltzan, salbuespenen bat edo kasu...baina beno...seniorrak ez dakit ez ote zebiltzan okerrago...
Afaldu hondartzan egin genuen...oso gustora egoten zen gainera...arazoa etxera hondarrez beteta iritsi nintzela, baina pena merezi zian zuen...gero bueltaka ibili nintzen, gaueko hamabi terdiak arte, batzutan batekin eta gero bestearekin...oso gustora...
Gaur goizean entrenamendu saioa seniorrekin biharko partidu garrantzitsua prestatzeko...jokaldiak memorizatzea kosta egiten zaie eta kosta egingo zaie...baina ea biharkoan egun inspiratua duten eta garaipena eskuratzen dugun, ligako liderren aurka, DOKAren aurka...gero nire juniorrak utzi ditut lasarten partidua zuten eta...oraindik ez dut emaitzik eskuratu...ea garaipena eskuratzea izan duten...gero txintxo-txintxo etxera...
Muxu handi bat
Oraitz
Diska bat: Zazpi Eskaleren, "Bertso berriak pobreziari jarriak"...Unai Iturriaga, Igor Elortza eta Iosu Zabala bildu zituen lehen proiektua...hurrengo biak bezain bikainak..
Pelikula bat: Romans Polanskiren, "El pianista"...gogorra baina oso ona...
Por: Geu | Eguneroko oraitzianoa | Comentarios (0) | Referencias (0)